SERIGRAFIA PARTE-HARTZAILE TAILERRA
AHOTSAK, TINDAKETA ETA EKIN!
Prozesu artistiko honek etxebizitza-eskubidearen inguruan isildutako narratibak jasotzen ditu, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak protagonista dituztenak, besteak beste, Emaúseko zentroetako parte hartzaileak, Bidez-Bide kolektibo dekolonialeko emakukme migratuak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriako atzerritar jatorriko Etxeko Langileen Taldea.
Hibernando Kolektiboaren eskutik eta sormen dinamiken bidez, hala nola literatur sorkuntza gorpu bikainaren jolasaren bidez, ahots, esperientzia eta eskari horiek ikusgarritasuna hartzen dute.
Horrez gain, Donostiako Gipuzkoa plazan serigrafia parte-hartzaileari buruzko tailer bat egin zen, jende guztiarentzat irekia, eta kartelak eta poltsak jarri ziren hainbat grafiko eta mezutatik abiatuta.
Data:
Azaroak 26
Lekua:
Gipuzkoa plaza