cabecera_actividades2

LETRA LANTEGIA

HITZEI BIZIA EMAN

ZAPALDU HEMEN ENTZUN AHAL IZATEKO   

@proyectodiccionario erreferentzia eta inspirazio gisa hartuta, prozesu parte-hartzaile bat planteatzen da, gogoeta egiteko eta askotariko pertsonek beste komunitate posible, premiazko eta beharrezko batzuk eraikitzeko dituzten ahots, pertzepzio eta sentipenak ikusarazteko. Horrela, modu anonimoan, sortzailean eta benetakoan, hausnarketa- eta partaidetza-prozesu bat bultzatzen da. Prozesu horretan, eguneroko hainbat kontzepturi forma eta edukia ematen zaie, garrantzi handikoak direnak gure imajinarioen eraikuntzan. Aldi berean, eraiki nahi/behar ditugun komunitate-motak birplanteatzera gonbidatzen gaitu.

Véala-rekin elkarlanean, ber (definizio) ezberdinak soinu-baliabide batean bildu eta proiektatu ziren, espazio publikoko instalazioari entzumen-dimentsio bat gehituz. Itxiera gisa, Itxiera gisa, kartel kolektiboak itsatsi ziren hiriko hormetako batean, eta, horrela, kontzeptu eta definizio berrien mosaiko handi bat sortu zen, zeinak kaleetan oihartzuna izan zuten.

HITZA BIZITZEN jarduerak askotariko publikoa izan du parte-hartzaile: Derioko, Beasaingo, Arrasateko, Donostiako eta Errenteriako Emaus G.F.-ko gizarte-proiektuekin lotutako pertsonek; Derioko Nagusien Etxeko adineko emakumeek; UPV/EHU-ko Hezkuntzako ikasle eta irakasleek; Wikitokiko lantaldeak eta esperientzia narratibo horrekin gogotsu bat egin zuten beste pertsona askok.

Data:

Azaroak 26

Lekua:

Gipuzkoa plaza

Aliantzak: