cabecera_actividades2

Jarduerak

Dantza

Dantza garaikidea, gorputza eta mugimendua elkartzeko eta adierazteko bitarteko gisa aztertzen dugu. DAB Elkartearekin (DantzaArteaBitartekaritza) lankidetzan, 10 saio egin genituen “EMERGIENDO DE LA NADA” izeneko koreografia sortzeko, Emausek kudeatzen duen Muntoko eguneko zentroa osatzen duten pertsonak modu aktiboan integratuz.

Testuinguru horretan, dantza adierazpen artistiko hutsetik haratago doan bitarteko bihurtzen da; ezarritako arauak aztertu eta horiei aurre egiteko, enpatia sustatzeko eta gizabanakoen eta komunitateen arteko lotura sakonak eratzeko tresna boteretsua bihurtzen da. Mugimendu koreografiatuaren bidez, dantzak hizkuntza- eta kultura-oztopoak gainditzen ditu, eta hizkuntza unibertsal bihurtzen da, istorioak kontatzeko, emozioak transmititzeko eta, esanguratsuena, ahotsa emanaz sarritan isilaraziak izan ohi direnei.

Prozesu honi amaiera emateko, Donostiako Antzoki Zaharrean goizeko saio bat egin zen. Saioa, IKUSTEZINAK prozesuan, elkar ezagutza eta ikusentzuneko sorkuntzen prozesuan parte hartu zuten ikastetxeei zuzendua izan zen.

Data:

Lekua:

Donostia

Aliantzak: