Nomada Jaialdia

Ertzeetan zehar, hirietan bizitzen

Ertzetan bizitzeak esan nahi du ikusgai eta ikusezin den horren mugen artean, entzuten diren eta isiltzen diren ahotsen artean ibiltzea. Ertzean edo bazterrean geratzeak esan nahi du, halaber, bizitza batzuek garrantzia dutela eta beste batzuek eztabaidetatik, agendetatik, lehentasunetatik eta egunerokotasunetatik kanpo uzten direla.

Erronka honi erantzuteko, Nomada Jaialdia etengabeko mugimendua dagoen elkargune gisa aurkezten da. Bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonak eta kolektiboak biltzen ditu, lurraldeko gizarte erakunde eta kultura-eragileekin batera. Helburua da proiektu artistikoak eta komunitarioak elkarrekin sortzea, bizitza beraien lehentasunen erdigunean jarriko dituzten hiriak eraikitzeko.